Pribatutasun politika eta lege oharra
Pribatutasun politika eta lege oharra
Datuen Babeserako Oinarrizko Informazioa | |
Erantzulea | Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E. (F75221226)
|
Helburuak | “Guka” hedabidearen produktuak helaraztea eta saltzea; jasotako kontsultei eta eskaerei erantzutea; bere produktu edo zerbitzuekin zerikusia duten komunikazio informatiboak edota komertzialak bidaltzea
|
Legitimazioa | Zerbitzua emateko datu tratamenduaren beharra, legezko interesa eta baimen zehatza (legitimazio oinarri nagusiak)
|
Hartzaileak | Kontakturako datuak banaketa prozesuan parte har dezaketen hirugarrenei komunikatuak izan daitezke
|
Eskubideak | Datuen babeserako zure eskubideak erabiltzeko Urolako Komunikazio Taldera jo dezakezu, helbide honetan: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), posta-elektronikoa: administrazioa@ukt.eus; telefonoa: 943 81 38 41
|
Pribatutasun Politika eta Datu Pertsonalen Babesa
- Tratamenduaren Erantzulea
“Tratamenduaren Erantzulea” Urolako Komunikazio Taldea, Koop. E., aurrerantzean “GUKA” edo “enpresa”.
I.F.Z.: F75221226
Helbidea: Soreasu, 1
Herria: 20730 Azpeitia Gipuzkoa)
Telefono zenbakia: 943 81 38 41
Helbide elektronikoa: administrazioa@ukt.eus
- Indarrean dagoen legeria
GUKAk egiten dituen datu-tratamenduei aplikatu behar zaien oinarrizko araudia:
a) 2016/679 (EB) Erregelamendua, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluarena, 2016ko apirilaren 27koa, datu pertsonalen tratamenduari dagokionez pertsona fisikoen babesari eta datu horien zirkulazio askeari buruzko arauak ezartzen dituena (“RGPD”).
b) Datu Pertsonalak Babesteko eta eskubide digitalak bermatzeko 3/2018 Lege Organikoa (“LOPDGDD”).
c) Arau osagarriak eta garapen-arauak.
- Helburuak eta Legitimaziorako Oinarri Juridikoak
Datu pertsonalak babesteari buruz indarrean dagoen araudia betez, erabiltzaileei jakinarazten zaie datu pertsonalak GUKAren webgune edo sare sozialen bitartez (posta elektroniko bidez, inprimakien bidez, etab.) edo horien erabileraren ondorioz sortutakoak, GUKAren tratamendu sistemetan sartu ahal izango direla. Egin daitezkeen datu-tratamenduen helburuak honako hauek dira:
- Bezeroak
GUKArekin bezero gisa duzun harremana kudeatzea; zurekin harremanetan jartzea baliabide desberdinak erabiliz (posta elektroniko edo arrunta, telefonoa, berehalako mezularitzako aplikazioak,…); enpresak baliagarritzat jotzen duen informazioa eta GUKAren jarduerari buruzko informazioa bidaltzea eta GUKAri legez dagozkion funtzio guztiak betetzea.
Legitimazio-oinarri nagusia: Datuen tratamenduaren beharra (“kontratu-harremana” RGPD 6.1.b art.) eta Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.).
- Erabiltzaileak
GUKArekin kontaktuan jarri bazara, webguneko formularioak erabiliz edo beste baliabideren bitartez, GUKAk jakinarazten dizu zure datuak honako helburu hauekin tratatuko dituela: egindako eskaria kudeatzeko, zurekin harremanetan jartzeko eta GUKAri legez dagozkion funtzio guztiak egiteko.
Legitimazio-oinarri nagusiak: Interesdunaren adostasuna (RGPD 6.1.a art.) eta Tramenduaren Erantzulearen legezko interesa (RGPD 6.1.f art.).
- Kontserbazio epea
Emandako datu pertsonalak, hauek bildu diren helburuak betetzeko, helburuak ekar ditzaketen erantzukizunak zehazteko eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko araudiak (kontabillitatekoa, fiskala, administratiboa, etab.) ezartzen dituen aldian gordeko dira.
- Sekretu eginbeharra
GUKA erabiltzaileen pribatutasunarekin eta datuen babesarekin konprometituta dago eta hauen tratamendua isilpean eta araudia betez egingo da. GUKAko langileei berariaz jakinarazi zaie sekretu profesionala gorde behar dutela.
- Datu pertsonalak biltzea
GUKAk ez dio erabiltzaileari datu pertsonalak emateko eskatzen bere webgunean sartzeko; alabaina, hainbat eginkizun aurrera eramateko ezinbestekoa izango da erabiltzaileak datu pertsonalak ematea (adibidez online erosketarako), batez ere identifikatzeko eta harremanetarako datuak. Erabiltzaileak era askean eta borondatez emango ditu bere datuak. GUKAk erabiltzaileak eskatutako zerbitzua jasotzeko beharrezkoa den informazio pertsonala baino ez du eskatuko.
Webgune honetan edozein eratako edukiak (datuak, testuak, bideoak, soinua, argazkiak, grafikoak, mezuak edo bestelako materiala) txertatzen dituen erabiltzaileak adierazi eta bermatu behar du hemen adierazitako baldintzen eta indarrean dagoen legediaren arabera egingo duela. Hirugarrenen datu pertsonalak gehitzen dituen erabiltzaileak adierazi behar du pertsona horien baimena daukala datuak argitaratzeko.
Erabiltzailearen ardura eta beharra izango da emandako datuen zehaztasuna, zuzentasuna eta egiazkotasuna bermatzea eta, behar den kasuetan, datu hauek eguneratzea. GUKAk ez du honen inguruko erantzukizunik hartuko bere gainean. Erabiltzailea bera izango da, horrenbestez, ematen dituen datuekin eragindako kalteen erantzule bakarra. Webguneko formularioetan nahitaezkotzat jotako eremuak ez betetzearen edo oker betetzearen ondorioz, Tratamenduaren Erantzuleak ezin izango dio erantzun erabiltzailearen eskaerari.
Tratamenduaren Erantzuleak datu pertsonalak modu egokian jasoko ditu, bere webgunean jasotako helburuen, erabileren, zerbitzuen eta/edo prestazioen arabera, modu zehatzean, esplizituan eta legitimoan; beraz, ez dira inola ere erabiliko iruzurrezko bitartekoak, bidegabeak, legez kontrakoak edo erabiltzaileen eskubide legitimoak arriskuan jartzen dituztenak.
Webgune honen bitartez informazioa bidali behar bada, ezinbestekoa da honako pribatutasun politika hau eta webgunearen baldintza orokorrak espresuki onartzea.
- Erregistroak eta harpidetzak
Albiste edo informazio-buletinen edo antzeko zerbitzuen harpidetzak datu pertsonalen tratamendua eskatzen duenean, erabiltzaileek zerbitzu horien baja eskatu ahal izango dute, hala nahi duten unean, administrazioa@ukt.eus helbidera eskaera bat bidaliz, edo posta elektronikoan azaltzen den “baja eman” edo “Unsuscribe” mekanismoa erabiliz.
- Sarbide gakoen erabilera
Eremu pribatuetara sartzeko gakoak pertsonalak, konfidentzialak eta besteraezinak dira. Erabiltzaileak modu arduratsuan erabiltzeko eta inori ez jakinarazteko konpromisoa hartzen du. Erabiltzaileak ez dizkio bere gakoak jakinarazi behar telefonoz, posta elektronikoz, webgune honen bidez edo beste edozein bide erabiliz eskatzen dizkion inori.
GUKAk gomendatzen du erabiltzaile-kodea eta pasahitza desberdinak izatea eta gutxienez zortzi karaktere alfanumeriko izatea, teklatuko maiuskulak, minuskulak, zenbakiak eta sinboloak konbinatuz. Erabiltzaileak bere gakoak buruz ikasi behar ditu, eta ez ditu gorde behar beste pertsona batzuek eskura ditzaketen euskarri fisiko edo informatikoetan. Sarbide-gakoak aldian-aldian aldatu behar dira, urtean behin gutxienez.
GUKAk gomendatzen du erabiltzaileak erraz gogoratzeko moduko gakoa erabiltzea, baino aldiz zaila izango da ondorioztatzea baimendu gabeko hirugarren batentzat.
Garrantzitsua da erabiltzaileak bere kontu pertsonala ixtea webguneko eremu pribatuetan saio bakoitza amaitzean; izan ere, horrela ziurtatuko du inork ezin duela bere informazio pertsonalerako sabiderik lortu bere ordenagailua norbaitekin partekatzen badu.
Erabiltzaileak berehala jakinarazi beharko dio GUKAri bere sarbide-gakoei dagokienez atzemandako edozein gorabehera edo baimenik gabeko sarbidea.
GUKAk eskubidea izango du erabiltzaile baten kontuari baja emateko, baldin eta haren erabilera desegokia antzematen badu, GUKArekiko betebeharrak ez betetzeagatik, pribatutasun-politika eta webgunearen baldintza orokorrak ez betetzeagatik, edo garrantzitsutzat jotzen duen beste edozein arrazoirengatik.
- Sare sozialetarako eta web kanaletarako estekak
Webgune honek sare sozialetarako eta kanpoko webgune eta web-kanaletarako estekak eskaini ditzake. GUKAk ez du bere gain hartzen estekatutako gune horien gaineko inongo erantzukizunik. Webgune honetan kokatutako esteketatik edo beste edozein modutan GUKArekin zerikusia duten sare sozialetan eta kanpoko webgune eta web-kanaletan sartzen den erabiltzaileari aldez aurretik eta berariaz jakinarazten diogu erabilera-baldintzak, pribatutasun-politikak, cookien politikak eta beste edozein baldintza eta/edo araudi sare sozial eta webgune eta web-kanal horien arduradunen menpe daudela, inoiz ez GUKAren menpe.
- Segurtasun Neurriak
GUKAk, bere tratamendu-sistemetan dauden datu pertsonalak erabiltzean, datuen segurtasuna bermatzeko eta horiek aldatzea, galtzea edo baimenik gabe erabiltzea saihesteko beharrezkoak diren neurri tekniko eta antolamendu neurriak hartuko ditu. Betiere, teknologia-egoera, bildutako datuen izaera eta horiek izan ditzaketen arriskuak kontuan izanda; bai giza jardunak eragindakoak, bai ingurune fisiko zein naturalak eragindakoak. Horretarako, aintzat hartuko du datu pertsonalak babesteko indarrean den legedia. Nolanahi ere, erabiltzaileei argi adieraziko zaie segurtasun-neurri informatikoak ez direla erasoezinak, eta ondorioz, gerta litezkeela legez kanpoko esku-hartze edo esku-hartze bidegabeak, baina ez liratekeela GUKAren erantzukizunpekoak.
Erabiltzailearen segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, wegune honek konexio seguruko geruzen protokoloetan (https) oinarritutako enkriptazio-teknologia erabiltzen du, nabigazioa ahalik eta seguruena izan dadin.
- Segurtasun urraketa
Erabiltzaileak ahalik eta azkarren jakinarazi beharko dio Tratamenduaren Erantzuleari edozein intzidentzia, segurtasun urraketa edo ez beharrezko sarbidea egon dela detektatuz gero. Jakinarazpena egiteko 943 81 38 41 telefono zenbakia edo administrazioa@ukt.eus helbide elektronikoa erabili ditzake.
- Interesdunen eskubideak
Zure datuak ikustea, zuzentzea, ezereztea, tratamendua mugatzea, tratamenduaren aurka egitea eta portabilitatea eska dezakezu, baita zure baimena ezeztatu eta gai honi buruzko bestelako edozein eskaera egin ere. Horretarako, idatzi bat bidali beharko diozu Tratamenduaren Erantzuleari, helbide honetara: Soreasu, 1, 20730 Azpeitia (Gipuzkoa), telefonoa: 943 81 38 41 edo, bestela, administrazioa@ukt.eus helbide elektronikoaren bitartez.
Eskaerarekin batera, interesdunaren nortasun agiri baten kopia bidali beharko da. Eskaera lege-ordezkari moduan egiten baduzu, berriz, nortasun agiriaren kopia ez ezik, ordezkaritza horren egiaztagiria ere bidali beharko duzu.
Eskariari emandako erabakiarekin ados ez bazaude edo erreklamazio bat jarri nahi baduzu, kontrol aginte eskudunera jo dezakezu, kasu honetan, Datuak Babesteko Bulegoa (aepd.es).
- Indarraldia eta aldaketak
GUKAk beretzat gordetzen du bere pribatutasun-politika aldatzeko eskubidea, bai ordura arteko irizpideak aldatu dituelako, bai lege- edo jurisprudentzia-aldaketak izan direlako. GUKAk aldaketaren bat eginez gero, ordea, testu berria webgune berean argitaratuko du, eta erabiltzailea berehala ohartuko da. Dena den, erabiltzailea webgunean sartzen den unean bertan aurreikusita dauden arauek arautuko dute erabiltzaileekiko harremana. Horregatik, GUKAk gomendatzen dizu aldian-aldian sartzeko pribatutasun-politika honetara.
- Jurisdikzioa
GUKA eta erabiltzailearen artean sortutako harremana, hain zuzen, aplikatzeko modukoa den legediari eta eskumena daukan jurisdikzioari buruz indarrean den araudian xedatutakoak arautuko du. Nolanahi ere, araudiak aurreikusten badu aldeek eskumen baten menpe jarri behar dutela, GUKA eta erabiltzailea, dagokien beste zeinahi eskumeni espresuki uko eginda, Azpeitiko (Gipuzkoa) Epaitegi eta Auzitegien menpe jarriko dira.
Erabiltzaileak ez baditu baldintza hauek betetzen edo webgunean azaltzen diren edukien okerreko erabilera egiten badu GUKAk Zuzenbideak ematen dizkion neurri zibilak eta penalak (ekonomikoak barne) hartuko ditu ez-betetze hauek zigortzeko.


